Aste santua iritsita, egun batzuk izan genituen ekintza
desberdinak egiteko.
TXIKIAK
Lehenengoa sukaldaritzarekin zerikusia izan zuen. gure esku
txikiekin amasatuz, paskuako opilak egin izan genituen gero guztiak azukre apur
batekin jateko. Mmmmmm....!!!! Goxo-goxo geratu ziren gainera.
Hurrengo egunean, eguraldia ona izan zenez, kalera atera
ginen zapitxora jolastera, honen ostean ludotekan aulkien jolasera jolastuz.
Bai egun nekagarria nahiz dibertigarria!!
Azkenengo egunean, pila bat marrazki egin genituen
playmais-ak erabiliz: jirafak, marraskiloak, tximeletak...
ERTAINAK
Zelako aste santua, jakin izan bagenu arropa erosoagoa
ekarriko genuen! Zelako olinpiadak eduki ditugun! Egun bat kalean, beste egun
bat barruan eta beste bat igerilekuetan, hori bai, jolasak eta jolasak eginez!
primeran pasatu genuen egun hauetan taldeka lan eginez.
LUDOGAZTE
Tximinoak bakarrik uste genuen zuhaitzetatik zintzilikatzen
zirela ezta? Ba ez! Sopuerta abenturara egin genuen txangoan ikusi genuen guk
ere haiek bezala zintzilika gintezkeela zuhaitzetan.



