2012-2013
Ludoteka hasi da jada, ze ondo! Egun hauetan zehar elkar hobeto ezagutzen ibili gara eta zerbitzuaren funtzionamenduarekin ohitzen hasi gara ere.
Gogoratzen duzue ze ondo pasa genuen Baso Mitologikoaren zuhaitzak egiten?
Lehenengo
enborra…
Argazki gehiago ikusi
2011-2012
Hostoen bilketaren ostean zuhaitzen kopak egin genituen...
Eta azkenean... tatxan! Gure baso magikoa bukatuta! Baietz polita geratu dela?
Ze ondo pasa genuen gure eskuak zikintzen eta egunkari orriak itzazten!
Bai horixe, Argitxo Ludotekan izan zen eta hemendik aurrera, ahaztu ez dezagun, gure gelan ikusgai izango dugu.
"Harri murri zapero bero, bero, bero, haurrak egin euskaraz orain eta gero!"
Gainontzean, hainbat lore eta tximeleta dibertigarri agertu ziren gure baso magiko eta mitologikoan Mari, Olentzero eta Mari Domingi ezagutu nahian. Olentzerori buruz hitzegitea ez zen gauza zaila esan, guztiok esaguna genuelako, ezta ere Ludoteka gabonetarako prestatu.
Mila esker ertainen taldekoei beraien antzezpen lanera gonbidatu bait gintuzten. Hantxe txikiak, helduak, aitak eta amak egon ziren eta beraiekin gure baso magiko eta mitologikoaren proiektuari bukaera heman genion.
2011-2012
Lortu dugu!! Itsasoan bizi diren animalia ezberdinak ezagutzeaz gain, ludotekako margozteko txokoa apaindu dugu mural ederra egiten!! Marrazoa, olagarroa, itsas-landareak, itsas-izarra… eta arrain sardak!!! … Entzun ahal dituzue? … “Sardina bat, sardina bat, biiiiiii sardina …. A txi txi txi txi gua gua ….”
Bai, badakigu guztiak ez daudela!!! Baina hementxe ditugu argazki batzuk non medusa izugarriak ikus daitezkeen!!! Soineko magiko batekin, gure laguna den Maddi medusaren antzera mugitzen ziren denak!!!!
“Aran txan txan, aran txan txan…”garraiobide desberdinak ezagutu genituen, gogoratzen duzue zein zen itsasotik dabilena?... Bai, ITSASONTZIA!!!
Guztiok batera pisten jolasaren bitartez eta ertanei esker, ludotekan jolasteko itsasontzi bat lortu genuen.
Itsas-animali guztiak ludotekako hormetan ez daudenez, itsas-txakurraren ezaugarriak ezagutu genituen eta bakoitzak berea egin zuen.
Lola balea eta bere lagunak Dido izurdea eta Turga dordoka ezagutu genituen ere bai. Haiekin umiltasun balioa eta baita laguntza eskatzea ere ikasi genuen.
Gure espazioa lortu genuen, altxorra landu genuen eta froga ezberdinak eginez gero piraten mundura sartu ginen!!!
“Zabaldu belak eta boga, bandera beltza gora ta gora…”
... Eta Piratak izan ginen!!!!!!
Argazki gehiago ikusi
Zer gertatu da ludotekan? Zergatik dago dena zikenkeriaz beteta? Galdetzen zenuten harrituta egun hartan…
Gure itsasoa guztiz kutsaturik agertu zen eta egoera hori konpondu genuen. Zein ondo birziklatzen genituzten jasotako zabor guztiak!!!! Zorionak!!!!
Itsasoa eta hondartza kutsatzen baditugu, animaliek sufritu egiten dute eta paisaia zikin eta triste ageri da. Aldiz, ondo zaindu eta mententzen baditugu, natura pozik dago!! Oso polita geratu zen, honi buruz egin genuen murala!!!!
Telebista! Telebista! Telebista!!! “movida bajo el mar” filmean itsasoan bizi diren ludoteka ikasitako animaliak agertzen ziren, ezta? Bob esponjaren kapitulu batzuk ere ikusi genituen!!
Eta proiektuari bukaera emateko, eduki ditugun argazki guztiak ikusi genituen eta Ereaga hondartzara txango familiarra egin genuen!! Primeran pasatu genuen!!!!
Zein jolas barregarria animali ezberdinak imitatzea.
Izurdeak, arranoak, lehoiak, tigreak, elefanteak, ardiak, behiak, txerriak,
txitoak, oiloak...Denbora luze batean ibili ginen honetara jolasten.
Baina, ez zarete konturatu baserriko animalia ugari agertu
direla? Bai orixe!!! BASERRIA izango da gure hurrengo gaia ludotekan!!!
Baserriaren inguruko gauzak jakiteko lehenengo baserria egin
beharko dugu ezta?
Lehenengo hormak...
…Ondoren teilatua...
…Eta azkenik guztia eraiki
Tatxaaaaan!!!! Gure baseria prest dago dagoeneko!!!
Bapatean asto bat, oilar bat, katu bat eta txakur bat agertu
dira ludotekan, Bremengo musikariak hain zuzen ere! 4 animali hauen ipuina
ezagutu ondoren, haien kanta dantzatzeari eta abesteari ekin genion:
"astoak ajaja, txakurrak guau guau, oilarrak kukurruku, katuak miau
miau...".
Aurrerago ikasi genuen antzarrek baserria haien oihuen bidez zaintzen dutela, oiloek arrautzak ugaldu behar dituztela txitoak ateratzeko eta arrautza tamaina oso desberdinak daudela. gainera, arrautzekin errelebo jolas bat egin genuen ere. Ez dago zertan esan beharrik primeran pasa genuela, soilik gure aurpegiei begiratu argazkiotan.
Hurrengo egunean sekulako bisita izan genuen ludotekan. Mili
etorri zen eta ikasui genuen azenarioetaz gain gailetak eta urazak ere jaten
zituela. Barkatu, ahaztu zaigu esatea Mili untxia dela, ez pentsa gauza
arrarorik eh??
Zein polita zen gure baserria, baina zerbait falta
zitzaion. Beraz, itsasoko palmondoa aprobetxatuz fruitu zuhaitz bat egin genuen
puxikekin, sagarrondoa hain zuzen ere.
Ez zegoen gu geldituko zuen inor, pila bat gauza egin nahi
genituen eta hurrengoa txoritokia izan zen. kutxa batzuk erabiliz, hauek
apaindu genituen aurrerago txoriak bertan sartzeko, asko gustoko ditugun
playmais-ak erabiliz.
Argazki gehiago ikusi
Baserrian, dastatzeko ordua ere heldu zitzaigun. Animalien
inguruan gauzak ikasten genituelarik, hauek ekoizten dizkiguten elikagaiak ere dastatu
genituen. Ummmm!!!! Behiekin esnea, txerriekin, txorizo otartekoak eta ardiekin
gazta dastatu genuen, bapo-bapo bukatu genuen bi asteetako arratsaldeetan.
Argazki gehiago ikusi
Azkenik, gure baserria osatzeko ortua falta zitzaigun. Beraz,
hau egiteari ekin genion. Tomateak, piperrak eta bi uhaza mota landatu
genituen!!!!
Argazki gehiago ikusi
Gure baserria osatuta zegoela ospatzeko eta proiektuari zein
ikasurteari bukaera emateko kristolako merendola egin genuen!!!
ONDO PASA UDAN NESKA-MUTILOK!!!!!

























